Itzulpengintza (ia) kanpotik ikusita

(Esta entrada ha sido traducida de ES a EU por Olatz Rodríguez. Si necesitas una traductora hacia euskera ¿por qué no contactas con ella aquí?)

OHARRA: Artikulu hau eremu honetan bizi izan dudanean oinarritutako iritzi pertsonala da. Hau ez da egia unibertsal bat, edo beharbada egia ere ez. Ez da objektiboa iritzi bat delako. Esan al dut jada iritzi bat dela? Iritzi bat besterik ez da. Zure iritzia eman nahi baduzu, jasotzeko prest nago, baina kontuan hartu hemengo hau nire bizipenetan soilik oinarritua dagoela, hau ez da lege bat, eta ezer baino lehen pertsona naiz, sentimenduduna, eta ez garrasi egiteko interneteko robot bat.

Suposatzen dut guztiok ezagutuko duzuela “talka kulturalaren” kontzeptua. Talka honek (ez dut eztabaidatuko termino hau zer den) esan nahi duena zera da, zu eta zure kultura behin eta berriz beste kultura ezberdinekin elkarbizitzen ari zaretela eta horregatik askotan ezagutzen duzuenarekin konparatuta ezberdinak diren gauzekin aurkitzen zaretela. Nik orain dela urtebete besterik ez nuen amaitu itzulpengintzako masterra eta otsailetik daramat itzultzaile bezala lanean, blog hau idazten eta zerrenda eta taldeetan sartuta. Hau izan da nire talka.

Zer pentsatzen dute itzulpengintzatik kanpo daudenek?

Itzultzaile izan baino lehen (itzulpengintza ikasten zabiltzatenoi: sentitzen dut, baina ez zaudete “lehen” multzoaren barnean), edo itzultzaile ez bazara, normalean ez duzu ikuspuntu argi bat, ez duzu itzulpengintza eta interpretazioaren arteko ezberdintasuna ikusten, ez duzu itzulpengintza motei buruz ulertzen eta seguru asko ez dakizu bikoizketarako itzultzea ez dela bikoiztaile izatea. Honi guztiari buruz mila aldiz hitz egin dugu eta ez dut errepikatuko, zuzenean ondorengo puntu honetara noa: itzultzaile ez den pertsona bat bezala, uste nuen itzultzailearen lanik normalena itzulpengintzarekin zerikusia ez duen enpresa batean lan egitea zela; adibidez, el Corte Inglés-en itzultzen. Uste nuen itzultzaile bakoitzak enpresa batentzat egiten zuela eta kito, hori zela normalena, baina horren ordez ondorengo honekin aurkitu nintzen…

Itzultzailearen harremanak

Ez naiz ari sentimenduzko edo sexuzko harremanei buruz ari. Nire lehenengo solasaldietan, jendeak pijama eta itzultzailearen bakardadeari buruz besterik ez zuen hitz egiten… eta nik ez nuen inoiz honetan erreparatu aurretik, baina noski, hainbeste aldiz entzun eta gero, sinesten amaitu nuen eta etsia hartu nuen, nik asko gustatzen zaidalako itzuli egin nahi bainuen, baina pertsona soziala naiz eta jendekintzat daukat nire burua.  Hala ere, aurkitu nuen lehenbiziko gauza Twitter sare sozialean dugun komunitate bikaina izan zen, eta baita zerrenda, foro eta talde ugari ere. Nik ez dakit hau orain dela urte batzuk nolakoa izango zen, baina sartu nintzenean giltza bat eman balidate bezala izan zen, eta baita aterako lanpas bat ere. Bizi izan nituen beste eremuetan (eta dezente izan dira azken hamabi urte hauetan), oso aldi gutxitan ikusi dut besteei laguntzeko hainbesteko gogoa zuen komunitate bat. Freskagarria da eta ongi sentiarazten zaitu. Milaka talde, gertakizun, blog eta abar daude eta mundu guztia dago prest zure zalantzak argitzeko, mundu guztiak nahi dizu eskua eman, mundu guztiak elkarbanatzen du, baina…

“Itzulpengintzako komunitateak ongi etorria eman nahi dizu, zure zain geunden zera hartzen, “relaxing cup of…”

“Itzulpengintzako komunitateak ongi etorria eman nahi dizu, zure zain geunden zera hartzen, “relaxing cup of…”

Lehiakortasuna eta lehia

Ez iezadazue gaizki interpretatu, ulertzen dut arlo hau ez dela beti behar den errespetuarekin tratatzen, adibidez “Nire iloba Londresen egon zen hiru hilabete” eta horrelakoak esaten direnean. Ulertzen dut, benetan, baina nik ere bizi izan dut “Nola? Umeekin jolasteagatik ordaintzen dizute?” monitore izan nintzenean, eta erantzuna ez da inoiz izan (edo ez zait iruditu behintzat) arlo honetan bezain irrazionala.

Tori hauetako hamar

Tori hauetako hamar

eta hauetako beste hamar, 7etatik 17etara, eta gero hitz egingo dugu.

eta hauetako beste hamar, 7etatik 17etara, eta gero hitz egingo dugu.

Beharbada berrelikatu egiten gara denak itzultzaileak garela, beharbada milioika aldiz entzun duzuela edo beharbada, besterik gabe, azkenean altuen garrasi egiten duenari gehien entzuten zaiela da, eta gutxiengoa dira, ez dakit. Ez dut esan nahi kexatu behar ez denik, baizik eta askotan kexa horiek zein irrazionalak diren erreparatu beharra dagoela. Hala ere, hori baino gehiago, egongelan agentziei buruz galdetzen dudanean gertatzen den tenperatura jaitsiera da. “Zein agentziarekin lan egiten duzu?” galdera eztabaida sortzailea da gure arloan. Eta nik Facebook-en monitore orrialde batetik nator, non iristen diren lan guztien banaketa egiten dugun. Eta bitartekari izatetik, eta hezitzaile, bitartekari eta langile sozial guztiek iristen diren lan mota guztiak banatzen ditugu, guk eskatu ala ez, jada beste lan bat eduki ala ez, zeren “ni ez banaute aukeratzen, ea behintzat nire lagun bat aukeratzen duten” filosofia dugu. Beharbada ez esateak zerikusia du autonomo izatearekin edo tarifa baxuenekin, ez dakit, nik dakiten gauza bakarra honi buruz jaso ditudan erantzunak ez nituela espero (ez ditut ezinbestean gaizki hartu) daa. Nik lan egiten dudan hizkuntzetan ez den lan eskaintza bat ikusten dudanean (edo nire hizkuntzetan, baina ez nire alorretakoak edo interesatzen zaizkidanak), berehala elkarbanatzen ditut. Zergatik ez? Ez naiz hau egiten duen bakarra, ezta gutxiagorik ere, baina oso normala ere ez da arlo honetako pertsona asko harritu baitira. Errepikatzen dut, ez naiz bakarra, besteek ere egiten dute, baina batzuetan zuk lan egiten duzun tokia sekretuan mantendu behar dela dirudi zeren…

 Ai, tarifak!

Ulertzen dut krisiaren aitzakiarekin agentzia askok egiten dutela ez entzunarena, hau da, edozein kontratatu edo zikoizkeria bat ordaintzen dutela. Hala ere, tarifen gaiarekiko birrintze bat delako sentsazioa dut: alde batetik, inor ez da ausartzen prezio bat edo antzekorik esaten, baina bestetik, guztiek esaten dizute ez onartzeko tarifa baxurik. Aldi berean, badirudi berriek tarifa baxuak onartzen edota dohainik lan egiteko prest daudenei beldur konstante bat dietela (beste egun batean eztabaidatuko dut fansubs-aren gaia, eguneko artikulu bat nahikoa da eta…). Monitore adibidea jarri dut, hala izan naizelako 10 urtez, nire beste lanbideez gain, eta fase guztietatik pasatu nintzen: monitore boluntario, gaizki ordaindutako monitore eta, deborarekin, onartzeko moduan ordaindutako monitore (ia loteria tokatzea bezala dena). Itzulpenarekin ere lehen eta hirugarren fasetik pasa naiz. Beti egongo dira edozein eta ahalik eta tarifa baxuenekin kontratatzen dituzten enpresak, noski, nolabait, ia arlo guztietan daude, baina enpresa batek zu hitzeko 9 zentimotara kontratatzen bazaitu eta nire curriculuma iristen bazaio, hasiberria, erreferentziarik gabea, karrera edo masterra amaitu berria, zurekin lanean gustura badago edo kalitatea inporta bazaio, nahiko gertagaitza da niri kontratatzen arriskatzea 6 zentimo eskatzen baditut ere (ez dut egingo, tarifek nola funtzionatzen duten azaltzen dizutenean… 5 zentimorengatik lan egitea onartzen baduzu badirudi komunitateari huts egiten ari zarela). Beharbada xaloa naiz, zuek esango didazue. Baina honek betiko puntura narama…

Arazoa baliabideak dira

Arazoa berez ez da ni hasiberria izateagatik 2 zentimorengatik eskaintzea (nor bizi daiteke diru horrekin? Hori arazo bat da, baina onartzen duenarentzat, ez baitu jateko ere izango!), arazoa serioak ez diren agentziak eta kalitatea inporta ez zaien bezeroak dira. Eta orain esango didazue nola mundu guztiak diru gutxiagogatik eskaintzen badu bere burua… azkenean tarifak orokorrean jaitsi egingo direla, eta arrazoi osoa duzue, baina erdaraz hitz egiten duten beste herrialde batzuetan gutxiago kobratzen dute erdarara egindako itzulpen batengatik. Norbaitek, orain ez nago ziur zein zen, zera zioen, hau merkatu libre bat dela eta nik alemanera itzultzen badut eta Espainian bizi banaiz, Suitzako itzultzaileek gorrotatu egingo nindukete nik prezio merkeago batengatik itzultzeagatik. Arazoa ez da zenbat kobratzen dudan, baizik eta agentziak edo enpresak nire emaitzak eta lana nahikoa baloratzea baizik, hala tarifa duin bat izatea posible izateko. Argi dago ez naizela esaten ari batek edozer kobratu beharko lukeela edo tarifa onengatik borrokatu behar ez denik, duinak ez diren lanengatik marmar egin behar ez denik, diodan gauza bakarra da batzuetan presio handia dagoen sentsazioa dudala, batez ere hasiberriekin (ohartarazten dut nire burua ez dudala hemen ikusten) eta ez direla hasiberriak bakarrik prezio hauengatik lan egitea onartzen dutenak. Arazoa ondorengo hau ere badela dirudi…

Ego handia dugu

Baita nik ere. Itzultzaile izan baino lehen jada banintzen astuna eta pedantea. Astuna eta pedantea izaten urte askotako esperientzia dut, baina esan beharra daukat, bazuetan…

  1. Gauzak mundu guztiak jakin beharko lituzkeela ziurtzat jotzen dugu eta erretxindu egiten gara. (Egia da, jende askok eskarmentu bat beharko luke, eta, aldi berean, ulertzen dut esperientzia asko dutenak beraiei galdera tipikoena behin eta berriz egiteaz nazkatuta egon daitezkeela, baina hala ere…).
  2. Pedanteak gara eta arrazoia izatea gustatzen zaigu. Eta zeini ez? Bakarrik erantzuteko era asko daudela. Gaur Twitter-en egon zaretenok honi buruz kexatzen ibili naizela ikusi duzue eta ikusi ez duzuenoi laburpen bat egingo dizuet: itzulpen boluntario bat eskaini dut eta erantzun didaten hiru pertsonetatik bik zuzentzeko eta irakasteko egin dute. Modu txarrean. Eta hau gaur gertatu naiz, baina posible da hau ez gertatu izana eta halere, berdina esango nuke.
  3. Itzulpengintzari buruzko blogak. Ia ia blog gehiago daude itzultzaileak baino. (Bai, hauxe da dena, ez da txarra iruditzen zaidanik, baizik eta harritu egin ninduela, ez dira dena kexak izan behar).
  4. Profesionaltasun itxura”. Lanbide guztietan bezala, ohitura onak eta txarrak daude, hiztun hobe edo okerragoal eta jardute onak eta txarrak dituztenak, baina badirudi besteek azken hauek existitzen direla jakiteari beldur diogula. Atzo mintzaldi bati buruz hizketan geundela, jardute txarrak ez jardute txar bezala, baizik eta jardute bezala kontsideratzen dituzten profesionalak daudela esaten genuen. Gure itzulpenak behin eta berriz irakurtzen ditugula gustatzen zaigu, hala egin beharko genukeelako, eta denok ditugula soldata duinak, bestela inoiz ez ditugula enkarguak onartzen… baina hau ez da beti egia, besteen lanak zuzendu dituen edo sektore honetan lana aurkitzen saiatu den edonork dakien bezalaxe. Gehitu nahiko nuke baita ere batzuetan #supertraduktore paperean sartu eta oso profesionalak garela eman nahi dugula eta honek hurbil-erraza izatea ekiditen duela, edota gehiago garela sinestea eta pena handia da, gehienak pertsona maitagarriak baitira. Eta honekin lotuta…
  5. Itzultzaileetan itzultzaileena izan beharra dago. Badirudi puntuak ematen dizkigutela gero opariengatik aldatzeko itzultzaileena eta itzultzaile pinta duen gehiena izateagatik, eta ez dakit, nire seme-alabei “Itzultzaile” jarriko diet bigarren izena lehen minututik abantaila izan dezaten. Ez, orain benetan, sekta moduko bat garela onartu beharra daukagu. Aitortu ezazue. #Itzulgauzak egitea gustatzen zaigu eta #itzulzerbait garela esatea errepikatzea, Facebook-en itzultzaile ezkongabeen taldeak izatea (atzo aurkitu nuen) eta #itzulgelditzea. Eta niri lehenbizikoa, dibertigarria delako, komunitate honetako zati bat zarela sentiarazten zaituelako eta nahiz eta artikulu honek kexazko tonua izan arren, oso komunitate abegitsuak dira.

Ondorioa

Itzultzailea naiz eta harro nago hala izateaz, urteak behar izan ditut honaino iristeko nahiz eta betidanik nahi izan, baina honek ez du esan nahi perfektuak garenik. Esan ditudan puntu hauen asmoa ez da inor iraintzea eta ez naiz pertsona konkretu batez ari. Tarifa irrigarri eta kontratatzaile txarren aurka nago, baita kide txarren aurka ere. Uste dut, irakasleek mundu guztiari zentzabidea ematen dion bezala, itzultzaileok ere gure maniak eta lanbidearen ajeak ditugula. Eta “ditugu” dit ni neu ere talde honen barruan sartzen naizelako. Honaino irakurri baduzue, sari bat merezi duzue eta iruzkin eta iritzi guztiak dira ongi etorriak. Ez dio axola nirekin bat ez bazatoz, baina mesedez izan begirunetsu, garrasika ezingo baitugu puntu hauetako batere eztabaidatu, eta ezingo didazu oker nagoela frogatu. Eskerrik asko. Eskerrik asko irakurtzeagatik.

Piruleta

Ikusten nauzunean karamelo makildun bat eskatzeko eskubidea daukazu ezer hobea bururatzen ez bazaizu.

¿Quieres leer esta entrada en castellano? La puedes encontrar aquí. (Esta entrada ha sido traducida de ES a EU por Olatz Rodríguez. Si necesitas una traductora hacia euskera ¿por qué no contactas con ella aquí?)

Tagged . Bookmark the permalink.

Dame tu opinión