Itzulpengintza (ia) kanpotik ikusita

(Esta entrada ha sido traducida de ES a EU por Olatz Rodríguez. Si necesitas una traductora hacia euskera ¿por qué no contactas con ella aquí?) OHARRA: Artikulu hau eremu honetan bizi izan dudanean oinarritutako iritzi pertsonala da. Hau ez da egia unibertsal bat, edo beharbada egia ere ez. Ez da objektiboa iritzi bat delako. Esan al dut jada iritzi bat dela? Iritzi bat besterik ez da. Zure iritzia eman nahi baduzu, jasotzeko prest nago, baina kontuan hartu hemengo hau nire bizipenetan soilik oinarritua dagoela, hau ez da lege bat, eta ezer baino lehen pertsona naiz, sentimenduduna, eta ez garrasi egiteko interneteko robot bat. Suposatzen dut guztiok ezagutuko duzuela “talka kulturalaren” kontzeptua. Talka honek (ez dut eztabaidatuko termino hau zer den) esan nahi duena zera da, zu eta zure kultura behin eta berriz beste kultura ezberdinekin elkarbizitzen ari zaretela eta horregatik askotan ezagutzen duzuenarekin konparatuta ezberdinak diren gauzekin aurkitzen zaretela. Nik orain dela urtebete besterik ez nuen amaitu itzulpengintzako masterra eta otsailetik daramat itzultzaile bezala lanean, blog hau idazten eta zerrenda eta taldeetan sartuta. Hau izan da nire talka. Zer pentsatzen dute itzulpengintzatik kanpo daudenek? Itzultzaile izan baino lehen (itzulpengintza ikasten zabiltzatenoi: sentitzen dut, baina ez zaudete “lehen” multzoaren barnean), edo … Sigue leyendo